LEGE-OHARRA
1. Web orrialdearen jabea
Uztailaren 11ko 34/2002 legearen betearazpenarekin, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoen Zerbitzuen legea kontuan hartuz, jakinarazten dugu Suministros de Imagen S.L. dela www.suministros.net orrialdearen jabea.
IFZ: B-48847636
Helbidea: Jon Arrospide Kalea 17, 3. solairua, 12. departamentua
Tel: 94 410 35 77 - Fax: 94 410 15 78
Helbide elektronikoa: imagen@suministros.net
2. Web orria erabiltzeko baldintza orokorrak
Web orri honetara sarbidea erabiltzaile bezala egiten da, www.suministros.net orrialdean agertzen diren baldintza orokorrak inolako murrizketa gabe onartuaz. Horretarako, erabiltzaileak baldintza orokorrak irakurri beharko ditu bertara sartu nahi duen bakoitzean eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzen dituenean, hauek aldaketak jasan arren.
2.1. Aplikazio eremu eta xedea.
Erabilera baldintza orokorrek sarbidea, www.suministros.net orrialdean zehar ibiltzea eta erabilera arautzen dute, baita testu, grafiko, marrazki, diseinu, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu base, irudi, espresio eta informazioen edukien erabilerak sortu dezakeen erantzunkizuna edota estatuko zein nazioarteko legeek babesten duten jabetza pribatua.
2.2. Sarrera eta erabilera baldintzak.
a/ Momentu oro, Erabiltzaileak web orrialde honen legezko erabilera egin behar du, baldintza orokorrak eta Interneten onartuak dauden jarduerak kontuan hartuz.
b/ Erabiltzaileak bermatu egiten du web orrialdean emandako informazioa legezkoa, erreala, zehaztua, egiazkoa eta gaurkotua dela. Erabiltzailearen erantzunkizuna izango da emandako informazioan edonolako aldaketarik izanez gero Suministros de Imagen-i berehala jakinaraztea.
c/ Erabiltzaileak uko egingo die: birusak, programak, web orrialde honen sistema eraldatzea helburu duten edonolako datuak edo karakterrak sartzea; beste erabiltzaileei kontsumo baliabideen bidez web orrialdera sarrera oztopatzea; publizitate helburua duten datuak bertatik hartzea; web orrialdeko edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu eta hirugarren baten eskuetan ustea; web orrialdearen bitartez hirugarren baten jabetza intelektuala, ohore, irudi eta intimitate pertsonalerako eskubideak bortxatzea; konpetentzia desleiala eta legez kanpoko publizitatea.
3. Jabetza intelektual eta industrialerako eskubidea.
Suministros de Imagen www.suministros.net -en aurki daitezkeen elementu guztien jabetza intelektual eta industrialerako eskubidearen jabe da, baita marka, izen komertzial edo ikur bereizgarriena. Bereziki, eta inongo mugarik gabe, egile eskubideez babestuta daude diseinu grafikoa, iturri kodea, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta web orriak dituen beste edukiak. Suministros de Imagen-ek ez dio uko egiten, trasmizioa edo lizentzia osoa edo partziala bere jabetza intelektual edota industriala Erabiltzaileari erabilera pertsonal bat izaten utziko.
Horregatik Erabiltzaileak onartu egiten du erreprodukazio, kopia, banatze, komerzializazio, transfomazio, bererabilera, komunikazio publiko eta orokorra, edo bestelako erabilera, edozein prozedura bitartez, www.suministros.net -eko edukiak Suministros de Imagen-en berariazko eta idatzizko baimenik gabe egiteak jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen arau-haustea delarik.
4. Erantzunkizun eta berme erregimena
4.1 Suministros de Imagen-ek hartu beharreko neurri tekniko zein antolatzaileak hartu ditu, bere baliabideen eta teknologia egoera medio, web orrialdearen erabilera egokia eman daiten, baita birus eta osagai kaltegarriak sartzearen debekua. Hala ere ezin da (a) www.suministros.net -en eduki eta zerbitzuen jarraipen eta erabilgarritasunaz; (b) akats gabezia edukietan ezta berain zuzenketaz; (c) www.suministros.net -en birus eta beste osagai kaltegarrien faltaz; (d) segutasun neurrien menderaezintasunaz; (e) www.suministros.net -en edozein pertsonak sor ditzakeen galeren erantzule egin.
4.2 Erabiltzailea izango da hirugarren pertsonen aurrean bidalitako informazioaren edo bere pertsonaren izenean www.suministros.net -era bidalia izan denaren erantzule, baita web orriaren edukien eta zerbitzuen legez kanpoko erabilerarena.
4.3 Suministros de Imagen-ek eskubidea izango du aurre abisurik gabe eta denboraldi baterako www.suminostros.net web orrialderako sarbidea bertan behera uztea, mantentze, konponketa, eguneratze eta hobekuntzarako. Egoerak posible egiten duenenean, Suministros de Imagen-ek web orrian aurretiazko abisu bat lagako du web orriaren bertan beherako egoera ohartarazteko.
4.4 www.suministros.net web orrialdean aurki daitezkeen beste web orri batzuetarako loturen aurrean Suministros de Imagen ez da erantzule egiten hauen kontrolean, lotura hauek informazio gehigarria soilik dutelako helburu. Hori dela eta, Erabiltzailea izango da eduki eta erabilera baldintzen erantzule bakarra.
4.5 Suministros de Imagen ez da Erabiltzaileek web orrialdeko eduki zein zerbitzuen gainean egin dezaketen erabileraz arduratzen. Beraz, Erabiltzaileak egin dezakeen eduki eta zerbitzuen erabilera, baliteke bat ez etortzea erabilera baldintza orokorrekin, ezta modu arduratsuan egitearekin.
5. Iraupena eta aldaketa.
5.1 Suministros de Imagen-ek erabilera baldintza orokorrak bere osotasunean edo modu partzialean aldatzeko eskubidea gordetzen du www.suministros.net -en publikatuz. Gainera, web orrian ohartarazpen gabe beharrezko ikusten dituen moldaketak, murrizketak edo eransketak egiteko aukera du eduki eta zerbitzuen inguruan, baita hauek agertzeko modu eta tokien inguruan. Horrela bada, ontzat emango dira Erabiltzailea www.suministros.net orrialdera sartzen den momentuan aurkitzen dituen erabilera baldintzak, Erabiltzaileak noizean behin irakurri egin beharko dituelarik.
5.2 Baldintza partikularretan jasota dagoenetik at, Suministros de Imagen-ek web orrialdeko edukietarako sarbidea edozein momentutan bukatu, bertan behera utzi edota moztu dezake inolako aurre oharrik eman gabe, Erabiltzailearen aldetik inolako kalte-ordainik eskatzeko aukerarik gabe.
6. Baliozko legegintza eta eskumeneko lehia.
Suministros de Imagen eta Erabiltzailearen arteko harremanak baliozko legegintza eta eskumeneko lehian oinarrituko dira. Hala ere, arautegiak bi aldeei aukera emanez gero beste bide normatibo batzuetarako, Suministros de Imagen eta Erabiltzaileak, izan daitezkeen beste eskumenei uko eginez, Bilboko Justizia eta Epaitegien irizpenen arabera jokatuko dute.
