FAQ / OHIKO GALDERAK
# Katalogo bat egiterakoan, zertaz arduratzen zarete?
- Guztiaz. Hasieratik bukaeraraino, hau da, diseinuaz, produkzio kateaz eta bezeroak utzi nahi duen tokian entregatu arte.
# Testuak idazten dituzue?
- Bai. Liburuxka, gida, web orrialde edota katalogoetan edukien inguruko testuak idazten ditugu.
# Itzulpenik egiten duzue?
- Testuak itzultzaile profesionalei bidaltzeaz arduratzen gara, testu teknikoak barne. Baina bezeroak lan hau egitea nahiago badu, ongi deritzogu.
# Legezkoa al da erabiltzen duzuen softwarea?
- Noski, bai Mac eta baita PC kasuetan. Gure softwareak lizentzia guztiak betetzen ditu
# Ustekabekorik ematen al duzue fakturetan?
- Ez, aurrekontuan ezarritakoa soilik fakturatzen da.
# Erakusleihoen diseinurik egiten duzue?
- Ez, baina horretaz arduratzen denarekin kontaktuan jarriko zaitugu. Gauza guztiekin berdin jokatzen dugu. Gure espezialitatea ez bada, ez gara sartzen.
# Zein da hornitzaileen gaineko politika?
- Hornitzaileen esperientzia eta kalitatea kontuan hartzen ditugu eta beti aritu izan gara beren lanean onenak direnekin.
# Enpresa bereko departamentu ezberdinen arteko komunikazio irizpideak bateratzeaz arduratzen zarete?
- Bai, inplikatuta dauden departamentuekin hitz egiten dugu koordinazio lanak egiteko. Erakundeen barne komunikazioa kasu askotan ez da kanpokoa beste kontuan hartzen, sarritan garrantzitsuagoa izanik.
# Komunikazio politikan zein akats egiten dugun esango zenidakete?
- Komunikabide eta estrategiak aztertzen ditugu arazoak antzemateko. Bezeroak ondo ezagutzea gustoko dugu, ezagupen hori delako diagnostiko on bat egiteko bitartekoa.
# Marka berrien irteera-eskaintza edota finkapena egiten duzue?
- Bai, hainbat kanpaina eraman ditugu aurrera irteera-eskaintza, finkapen edota indartze kasuetan.
# Web orrialdeen diseinuaz arduratzen zarete?
- Bai. Web orrialdeen programazioa, eguneratzea eta mantentze lanaz arduratzen gara.
# Ekitaldiak antolatzen dituzue?
- Hainbat urtetako lanaren esperientzia daukagu ekitaldien antolakuntzan.
# Sare sozialen eremuan aholkurik ematen duzue?
- Bai, gainera sare sozialetan gure bezeroen presentziaz arduratzen gara.
# Komunikazio kanpainarik antolatzen duzue?
- Urte asko eman ditugu komunikazio kanpainak egiten.
